76. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 22a

VIII. IRAGARKIAK

8.1. BESTELAKO IRAGARKI OFIZIALAK

BAZTAN

Zehapen espedientea irekitzea. 2008187 espedientea

Ikusirik 2008187 espedientean egin diren jarduketak, 6659-DDL matrikuladun Citroen Jumper ibilgailuaren kontra aurkeztutako salaketaren gainean, zeinaren titularra "Beunza Sistemas de Distribucion, S.L." agertzen baita, eta delako salaketa 2009/03/02an jakinarazia izanik indarra duen araudiari jarraikiz, eta arau-haustearen erantzule den gidaria nor zen erran zezan errekerimendua moduz egin bazitzaion ere ematen zitzaion epearen barnean hala egin ez duenez, ezta zergatik ez duen egin arrazoitu ere,

Hau ebatzi dut:

1.-Beunza Sistemas de Distribucion SLri espedientea irekitzea, egin den ustezko arau-hauslearen erantzuletzat hartzen baita.

2.-Adieraztea ezen aipatutakoa 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren 72.3 artikuluaren kontrako arau-hauste administratiboa izan daitekeela, legeak aginduta larritzat har daitekeena. Haren zehapenak 300 euro egin dezake, delako xedapenaren 67. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz.

Aipatu Legegintzako Errege Dekretuaren 7.a) artikuluak ahalmena ematen die udalerriei gai honen gaineko arau-hausteengatik zehapenak emateko eta, zehatz-mehatz, Alkatearen eskutan uzten du ahalmen hori, 68.2 artikuluaren indarrez.

3.-Udaltzainburua irekitako espedientearen instruktore izendatzea. Haren errefuxatzea sustatzen ahal du, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 29. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz.

4.-Ustezko erantzuleari aditzera ematea bere erantzukuzina aitor dezakeela, abuztuaren 4ko 1398/1993 Legegintzako Errege Dekretuaren 8. artikuluan aurreikusten diren ondorioekin, eta orobat, jadanik aipatua den 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren 67. artikuluari jarraikiz, diru zehapena ordain dezakeela, halakorik bada, salaketa jakinarazi ondoko 10 egunean, % 20 merkeago horretarako behin-behinekoz finkatu den 150,25 euroko zenbatekoaren gainean, Baztango udal mugapeko eremu publikoen erabilera eta trafikoa arautzen dituen ordenantzan, 2001-10-31n 132. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen hartan, arautzen den bezala.

5.-Ebazpen hau biltzen duenetik aitzina, espedientatuak hamabortz egun balioduneko epea izanen du bere defentsaren alde komenigarri iruditzen zaion guztia alegatzeko eta bidezko juzgatzen dituen frogak proposatzeko, eta aitortzen zaio ordenamendu juridikoan onartzen diren defentsa bideak erabiltzeko eta entzutea izateko eskubidea. Horretarako idatzia aurkeztu beharko du Baztango Balleko Etxeko erregistro orokorrean edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako tokietako batean.

6.-Aipatu epean prozeduraren hastapenaren edukiaz alegaziorik aurkeztu ezean, administrazio egintza hau ebazpen proposamentzat hartu ahal izanen da eta Zehapen Ahalmena erabiltzeko Prozeduraren gaineko Erregelamenduaren 18 eta 19. artikuluetan aurreikusitako ondorioak izanen ditu.

Baztanen, 2009ko maiatzaren 27an.-Alkatea, sinaura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0916720