76. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.1. Lurraldearen antolamendua eta hirigintza

805/2009 EBAZPENA, maiatzaren 19koa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako zuzendari nagusiak emana, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak uztailaren 1ean emandako 177/2008 Foru Agindua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila xedatzen duena. Foru agindu horren bidez behin betiko onetsi zen Leozko Udal Plana.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak, uztailaren 1eko 177/2008 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zuen Leozko Udal Plana, baina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko baldintza bat ezarri zuen, hots, foru agindu hartan berean adierazitako zuzenketak biltzen dituen testu bategin bat aurkeztea.

Eskatutako testu bategina aurkeztu denez, eta kontuan hartuz Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren aldeko txostena, bidezko da behin betiko onespenari buruzko foru agindu hori argitaratzea.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariaren uztailaren 1eko 177/2008 Foru Agindua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea. Foru agindu horren bidez, behin betiko onetsi zen Leozko Udal Plana. Haren testu osoa ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela haren kontra, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko dira.

3. Ebazpen hau Leozko Udalera eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentura igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko maiatzaren 19an.-Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako zuzendari nagusia, Jesús Javier Ascunce Elizaga.

ERANSKINA

"177/2008 FORU AGINDUA, uztailaren 1ekoa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak emana, Leozko Udal Plana, bertako udalak sustatua, behin betiko onesten duena.

Leozko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak emandako txostena, bidezko da espediente hori behin betiko onestea, baina foru agindu honen xedapen zatian adierazitako determinazioak biltzen dituen testu bategina aurkeztu behar da hiru hilabeteko epean.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Behin betiko onestea Leozko Udal Plan Orokorraren espedientea, bertako Udalak sustatua.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko, determinazio hauek jasoko dituen testu bategin bat aurkeztu behar dela xedatzea:

a) Hiri-lurzoru finkatu gabean hirigintza kudeaketarako unitateei exekuzio unitateak deituko zaie.

b) Ingurumen aldetik balioa duten lurzoru urbanizaezinen eta ibai inguruetako lurren azpikategorian, mintegiak eta berotegiak jarduera baimengarriak dira.

c) Natura aldetik balioa duten lurzoru urbanizaezinen eta nekazaritzako lurren azpikategorietan eta paisaia aldetik balioa duen lurzoru urbanizaezinen azpikategorian honako jarduera baimengarri hauek ere sartzen dira:

-Baratzezaintzari lotutako eraikin eta instalazioak.

-Mintegi eta berotegiak.

-Abeltzaintza estentsiborako eraikinak.

-Etxeko abeltegiak.

d) Natura aldetik balioa duten lurzoru urbanizaezinen eta beste oihangune batzuen azpikategorian oihangintzarako instalazioak jarduera baimengarriak dira.

e) Lurzoru urbanizaezinetan, "Landare aipagarriak dituzten abeltzaintzako aprobetxamendurako guneak" eta "Beste oihangune batzuk" izeneko azpikategorietan, instalazio fotovoltaikoak edo eguzki-baratzeak ez dira jarduera baimengarriak.

f) Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren 2008ko maiatzaren 26ko txostenean jasotako akats materialen gaineko determinazioak.

3. Iriberriko Jaurerrian aurreikusitako jarduketak egiteko, Mairagako Mankomunitatearen aldeko txostena beharko da, saneamenduaren eta uraren horniduraren kalitateari eta kantitateari buruzkoa, eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren aldeko txostena, Nafarroako Kultur Ondarearen babesari buruzkoa.

4. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, legezkotasun kontrola onesteko egintza honen kontra, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean. Eta onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epe horiek foru agindu honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

5. Foru agindu hau Leozko Udalari, Mairagako Mankomunitateari eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko uztailaren 1ean.-Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilaria, José Carlos Esparza Sáez.

Iragarkiaren kodea: F0916290