76. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

TUTERA

UPSko 1.sektoreko birzatiketa proiektuaren aldaketa.
Hasierako onespena

Alkatetzak 826. ebazpena eman zuen 2009ko maiatzaren 18an, azalpen zatian honela dioena:

1.-Tuterako UPSko 1. sektoreko birzatiketa proiektuko aldaketa, Ignacio Nagore Lain jaunak Navarra de Suelo Industrial, S.A. ordezkatuz sustatua, hasiera batean onestea. Nasuinsa-ren proiektuaren araberakoa da, 2009ko data du eta Javier Fernández Militino arkitektoak zein Alejandro Rodríguez Valín abokatuak 2009ko otsailaren 11n sinatua da.

2.-Behin betiko onesteko, determinazio hauek beharko dira bete:

2.1.-Udalez Gaindiko Plan Sektorialaren gaineko testu bategina aurkeztu beharko da, Nafarroako Gobernuak eginbidetua dela.

2.2.-Sektorean lizentziak emateko funtsezko dokumentua izanik, sektorean sartutako lurzati guztiek -aldatuak izan edo ez- agertu beharko dute aurkezten den testu bateginean.

3.-Espedientea jendaurrean jartzea hogei egun baliodunean, ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udaletxeko iragarki oholean eta Nafarroako Foru Komunitateko egunkarietan argitaratuta. Espedientea Udalaren Idazkaritzan egonen da, inork aztertu nahi badu edo egokiak iruditzen zaizkion alegazioak aurkeztu nahi baditu. Idatziz egin beharko du, Udalaren Erregistro Orokorra edo zuzenbidean onartuta dauden beste bitarteko batzuk baliatuz.

Tuteran, 2009ko maiatzaren 26an.-Alkatea, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L0916950