76. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

AZKOIEN

U-3 sektoreko lurzoru urbanizagarriko jarduketa sistema aldatzea. Behin betiko onespena

Azkoiengo Udalaren Gobernu Batzarrak, 2009ko maiatzaren 11n, erabaki hau hartu zuen:

1.-Behin betiko onestea U-3 sektorearen hirigintzako exekuzio sistema aldatzen duen proiektua, Udal honek sustatua, borondatezko birzatiketa sistematik konpentsaziora aldatzeko.

2.-Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta haren kopia bat Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea, 35/2003 F.L.aren 81.1 artikuluari jarraituz, eta unitatearen jabeei jakinaraztea.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 143.2, 76 eta 81. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Azkoienen, 2009ko maiatzaren 15ean.-Alkate udalburua, Juan Jesús Basarte Osés.

Iragarkiaren kodea: L0916187