76. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

NOAIN (ELORTZIBAR)

Ofiziozko deuseztapena, Noain Elortzibarko udal planeko Dorre Elortzibarko 3. eremuko U.E. 3.4. exekuzio unitatearen aldaketa xehakatuaren behin betiko onespenari dagokiona (2004ko urriaren 5eko osoko bilkura), Noain Elortzibarko Udalak sustatua

Noain Elortzibarko Udalak, 2009ko maiatzaren 28an egin bilkuran, erabaki zuen ofizioz deuseztatzea Noain Elortzibarko Udal Planeko Dorre Elortzibarko 3. eremuko U.E. 3.4. exekuzio unitatearen aldaketa xehakatuaren behin betiko onespena. Hartara, 2004/07/28ko osoko bilkuraren hasierako onespena izanen da indarrean, 2004/08/13ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen. Hori guztia, txosten tekniko eta juridikoetan ezarritakoari jarraituz, eta Noain Elortzibarko Udalak sustaturik. Iragarkia argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamenduko Departamentuari igorriko zaio, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean ezarritakoari jarraituz.

Noain Elortzibarren, 2009ko maiatzaren 29an.-Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0916911