76. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

NOAIN (ELORTZIBAR)

Noain Elortzibarko Udal Planeko Dorreko 3. eremuko U.E. 3.4 exekuzio unitateko xehetasun azterlana, Noain Elortzibarko Udalak sustatua eta 2004ko urriaren 5ean egin bilkuran behin betiko onetsia. Ofiziozko deuseztapenaren onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2009ko maiatzaren 28an egin bilkuran, deuseztatu zuen Noain Elortzibarko Udal Planeko Dorreko 3. eremuko U.E. 3.4 exekuzio unitateko xehetasun azterlana, Noain Elortzibarko Udalak sustatua, eta, hirigintzako eta zuzenbideko txostenek dakartzaten zehaztapenak kontuan hartuz, 2004ko urriaren 5ean behin betiko onetsia. Iragarki hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen eta Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamenduko Departamentura igorri zen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeari jarraikiz.

Noain Elortzibarren, 2009ko maiatzaren 29an.-Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0916910