76. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LAKUNTZA

Xehetasun azterlanaren hasierako onespena

Lakuntzako Udalak, 2009ko maiatzaren 13ko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Lakuntzako 2. poligonoko 968. lurzatiaren xehetasun azterlana, Oskia Lareki Ruiz A.k sustatua.

Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean, 20 egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten udal bulegoetan, bertan izanen baitute eskura; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluak xedatzen duena aplikatuz.

Lakuntzan, 2009ko maiatzaren 26an.-Alkatea, Jose Ramon Garin Lizarraga.

Iragarkiaren kodea: L0916755