II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
UHARTE
Hirigintza hitzarmena. Behin betiko onespena
Uharteko Udalak, 2009ko maiatzaren 28an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen hirigintzako hitzarmena, Uharteko Udalaren eta Aldabarrengo Konpentsazio Batzordearen artean, Uharteko Udalarena den Urbizkaingo birzatiketa proiektuko D.1. ekipamendurako lurzatiari eta Konpentsazio Batzordearenak diren Aldabarrengo birzatiketa proiektuko D.1, P.2 eta D.2 lurzatiei buruzkoa, espedientean behar bezala eginbidetuta dagoen testuaren arabera.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Uharten, 2009ko ekainaren 1ean.-Alkatea, Francisco Javier Basterra Basterra.
Iragarkiaren kodea: L0916933