76. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ETXAURI

Xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Udal honek, 2009ko maiatzaren 8an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

"Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74, 76. artikuluetan eta haiekin bat datozenetan xedatuari jarraikiz, Etxauriko Arau Subsidarioetako 2. poligonoko 607tik 610erako eta 615etik 624rako lurzatien xehetasun azterlana (Alonso, Hernández & asociados, arquitectos, S. L.-k idatzia eta MIYABI, Espacios Urbanos Bioclimáticos enpresak sustatua) jendaurrean egoteko epea amaitu denez, Udalbatzak honako erabaki hau hartu zuen aho batez, eta, beraz, legez eskatutako gehiengoa duela:

1. Behin betiko onestea Etxauriko Arau Subsidarioetako 2. poligonoko 607tik 610erako eta 615etik 624rako lurzatien xehetasun azterlana, Alonso, Hernández & asociados, arquitectos, S. L.-k idatzia eta MIYABI, Espacios Urbanos Bioclimáticos enpresak sustatua.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Espedientea igortzea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura".

Etxaurin, 2009ko maiatzaren 29an.-Alkatea, José Javier Erro Larrea.

Iragarkiaren kodea: L0916942