76. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ESTERIBAR

Oinarrizko unitatearen aldaketa. Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, 2009ko maiatzaren 18ko 57/09 Alkatetzaren Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Zuriaingo UB.1 aldatzea, Zuriaingo hiri lurzoruko 10 eta 22. lurzatien jabea den Isabel Mezquiriz Zabalzak eta Udal honek proposatuta.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76 eta 142. artikuluetan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Esteribarren, 2009ko maiatzaren 18an.-Alkatea, Francisco Javier Borda Garde.

Iragarkiaren kodea: L0916902