75. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

DEIKAZTELU

Alkatetzaren 2009/05/20ko ebazpena

María Dolores Izu Berrio andreak 09/1335 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen Deikazteluko Udalaren Alkatetzak 2009ko urtarrilaren 20an emandako ebazpenaren aurka, obrak lizentziarik gabe egiteagatik izandako zehapenari buruz.

Ebatzi dut:

1. Administrazio Auzitegiari zuzendutako gora jotzeko errekurtsoan agertzea, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaren 12. artikuluko hirugarren lerroaldean zehaztutako txostena igorriz; betiere, Udalak onetsi ondoren eta administrazio espedientearen kopia eginbidetua ere igorrita.

2. Ebazpen hau Herriko Etxeko iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, izan daitezkeen interesdunek gora jotzeko errekurtsoan ager daitezen, hamar egun balioduneko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

3. Ebazpen hau Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakariari igortzea.

Deikaztelun, 2009ko maiatzaren 22an.-Alkate udalburua, J. Carmelo Salvatierra Macua.

Iragarkiaren kodea: L0916709