75. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CAPARROSO

Caparrosoko Guindul kalea zolatzeko eta hornidura
eta saneamenduko sareak berritzeko 1. faseko lanen kontribuzio bereziak arautu eta ezartzeko espedientea. Hasierako onespena

Caparrasoko Udalak, 2009ko maiatzaren 26an egin bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen Caparrosoko Guindul kalea zolatzeko eta hornidura eta saneamenduko sareak berritzeko 1. faseko lanen kontribuzio bereziak arautu eta ezartzeko espedientea.

Aipatu erabakia eta espediente hori jendaurrean egonen dira Udalaren Idazkaritzan hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, interesdun izan daitezkeenek bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten eta zergadunen administrazio elkartea era dezaten, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 119 eta 120. artikuluen arabera.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta gainerako bidezko ondorio guztietarako, eta jakinarazten da jendaurreko epea igaro ondoren inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko dela.

Caparroson, 2009ko maiatzaren 27an.-Alkate udalburua, Irene Jiménez Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L0916754