75. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BIDAURRETA

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5, 6 eta 7. artikuluetan ezarritakoa betetzeko, hamabost egun balioduneko epea abiarazten da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, legez eskatzen diren baldintzak beterik, Udal honetako bake epaile titular eta ordezko izateko interesa dutenek eskaera egin dezaten udal bulegoetan, non emanen baitzaie dagokion eskabidea eta informazioa.

Bidaurretan, 2009ko maiatzaren 21ean.-Alkatea, Antonio María Goicoechea Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L0916367