75. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ULTZAMAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2009ko aurrekontu orokorra

Ultzamako Udalak, 2009ko martxoaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2009ko ekitaldiko aurrekontuaren espedientea eta hura betearazteko oinarriak. Behar zen iragarkia 2009ko 49. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 24an, hamabost egun baliodunean bizilagun eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko iruditzen zitzaizkien erreklamazioak aurkez zitzaten. Epe horretan, ordea, ez da alegaziorik batere aurkeztu ezta jaso ere.

Horrenbestez, eta martxoaren 10eko 2/2005 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatuarekin bat, delako espedientea behin betikoz onetsitzat jotzen da, eta haren laburpena argitaratuko da, aipatu Legearen 202.3 artikuluarekin bat. Hona hemen:

GASTUAK:

1. kapitulua.-Langileen gastuak: 434.350,00 euro.

2. kapitulua.-Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 98.830,00 euro.

3. kapitulua.-Finantza-gastuak: 2.020,00 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 2.100,00 euro.

6. kapitulua.-Inbertsio errealak: 15.500,00 euro.

Gastuak, guztira: 552.800,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.-Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 55.000,00 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 486.700,00 euro.

7. kapitulua.-Transferentziak administrazio orokorretik toki entitatera: 11.100,00 euro.

9. kapitulua.-Finantza-pasiboak: 50.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 602.800 euro.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Larraintzarren (Ultzama), 2009ko maiatzaren 25ean.-Mankomunitateko burua, Francisco Berasáin Gascue.

Iragarkiaren kodea: L0916710