75. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

USKARTZE

2009ko aurrekontua.
Hasierako onespena

Uskartzeko Kontzejuak, 2009ko maiatzaren 16an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2009ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan, Nafarroako Toki Araubidea eguneratzeko 11/2004 Foru Legearen 271. artikuluan, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da Kontzejuaren Idazkaritzan, hamabortz egun balioduneko epean, behar diren ondorioak izan ditzan. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, espedientea behin betiko onetsi dela ulertuko da, tramite gehiagorik gabe.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Uskartzen, 2009ko maiatzaren 23an.-Kontzejuko burua, Gerson González Nagore.

Iragarkiaren kodea: L0916558