75. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.1. Lurraldearen antolamendua eta hirigintza

923/2009 EBAZPENA, ekainaren 8koa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako zuzendari nagusiak emana, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak irailaren 29an emandako 283/08 Foru Agindua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila xedatzen duena. Foru agindu horren bidez behin betiko onetsi zen Arbizuko kanpinaren Plan Berezia (Itsasia-Ultzua alderdia), Beriain Azpia, S.L.k sustatua.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak, irailaren 29ko 283/29 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zuen Arbizuko kanpinaren Plan Berezia (Itsasia-Ultzua alderdia), Beriain Azpia, S.L.k sustatua, baina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko baldintza bat ezarri zuen, hots, foru agindu hartan berean adierazitako zuzenketak biltzen dituen testu bategin bat aurkeztea.

Eskatutako testu bategina aurkeztu denez, eta kontuan hartuz Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren aldeko txostena, bidezko da behin betiko onespenari buruzko foru agindu hori argitaratzea.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariaren irailaren 29ko 283/29 Foru Agindua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea. Horren bidez, behin betiko onetsi zen Arbizuko kanpinaren Plan Berezia, Itsasia-Ultzua alderdian, Beriain Azpia, S.L.k sustatua.

2. Adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela haren kontra, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko dira.

3. Ebazpen hau Arbizuko Udalari eta Beriain Azpia, S.L.ri igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko ekainaren 8an.-Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako zuzendari nagusia, Jesús Javier Ascunce Elizaga.

ERANSKINA

"283/2008 FORU AGINDUA, irailaren 29koa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak emana, Arbizuko kanpinaren Plan Berezia (Itsasia-Ultzua alderdia), Beriain Azpi, S.L.k sustatua, behin betiko onesten duena.

Arbizuko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betiko onesteko.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak emandako txostena, bidezko da espediente hori behin betiko onestea, baina foru agindu honen xedapen zatian adierazitako determinazioak biltzen dituen testu bategina aurkeztu behar da hiru hilabeteko epean.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Behin betiko onestea Arbizuko kanpinaren Plan Berezia (Itsasia-Ultzua alderdia), Beriain Azpi, S.L.k sustatua.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko, Plan Bereziaren Testu Bategina aurkeztu beharko da. Testu bateginean dokumentuen bi eranskinak jaso eta kanpinaren barne antolamenduari buruzko determinazio lotesleak adieraziko dira.

3. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, legezkotasun kontrola onesteko egintza honen kontra, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean. Eta onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epe horiek foru agindu honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

4. Foru agindu hau Arbitzuko Udalari eta Beriain Azpia, S.L.ri jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko irailaren 29an.-Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilaria, José Carlos Esparza Sáez.

Iragarkiaren kodea: F0917462