75. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

TUTERA

Kreditu bereziaren eta kreditu gehikuntzaren gaineko espedientea Udalaren Ur Batzordearen 2009ko aurrekontuan.
Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2009ko martxoaren 27an egin osoko bilkuran, Tuterako Udalaren Ur Batzordearen 2009ko aurrekontuko kreditu bereziaren eta kreditu gehikuntzaren gaineko espedientea onetsi zuen, guztira 49.550.00 eurokoa.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluarekin bat, aurrekontuek dituzten tramiteak eta informazioari, erreklamazioei eta publizitateari buruzko baldintzak errespetatu behar dira espediente hau tramitatu eta onestean. Hortaz, Foru Lege horretako 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, 2009ko maiatzaren 5eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen Udalak 2009ko martxoaren 27ko osoko bilkuran onetsitako espedientearen hasierako onespena.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, delako espedientea behin betiko onetsirik gelditu da eta 202.3 artikuluari jarraituz, argitaratzen da aipatu gehikuntzen iragarkia, kapituluka laburturik:

-Gastu goitituak:

A) Kapital eragiketak.

6- Inbertsio errealak: 49.550,00 euro.

Gastu goitituak, guztira: 49.550,00 euro.

-Diru-sarrera goitituak:

B) Kapital eragiketak.

9.-Finantza-pasiboen goiti-beheitiak: 49.550,00 euro.

Diru-sarrera goitituak, guztira: 49.550,00 euro.

Argitara ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen kontra bide hauetakoren bat erabil daitekeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Justizia Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Tuteran, 2009ko maiatzaren 25ean.-Ogasuneko zinegotzi delegatua, José María Navarro Fandos.

Iragarkiaren kodea: L0916605