75. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

IBIRIKU

2009ko aurrekontu orokorra. Behin betiko onespena

2009ko 53. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, maiatzaren 4an, 2009ko aurrekontu orokorraren hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurrean egoteko epea iraganik, inork ez baitu aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Hori dela eta, aipatutako Foru Legearen 277.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, laburtua argitaratzen da behin betiko onetsitako aurrekontua:

GASTUAK:

1.-Langileen gastuak: 1.650,00 euro.

2.-Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 15.450,00 euro.

4.-Transferentzia arruntak: 1.000,00 euro.

6.-Inbertsio errealak: 4.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 22.100,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

1.-Zuzeneko zergak: 600,00 euro.

4.-Transferentzia arruntak: 8.500 euro.

5.-Ondareko diru-sarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 9.310,00 euro.

7.-Transferentziak administrazio orokorretik entitatera: 3.690,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 22.100,00 euro.

Ibirikun, 2009ko maiatzaren 21ean.-Kontzejuko burua, Alberto Mendilazo Anaut.

Iragarkiaren kodea: L0916725