75. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

GORZA

2008ko kontu orokorra

Gorzako Kontzeju Irekiak, 2009ko urtarrilaren 31n egin bilkuran, hasiera batean onestea erabaki zuen Gorzako Kontzejuaren 2008ko kontu orokorra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 305. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, hasierako onespen hau behin betikoa bilakatuko da.

Gorzan, 2009ko maiatzaren 9an.-Kontzejuko burua, Francisco Javier Goñi Iturmendi.

Iragarkiaren kodea: L0916708