75. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ZIZUR TXIKIA

2008ko kontuak. Onespena

Zizur Txikiko Kontzejuak, 2009ko maiatzaren 26an egin bilkuran, 2008ko ekitaldiko kontuen espedientea onetsi zuen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 305.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Kontuen aurkako alegazio edo erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsitzat hartuko dira.

Zizur Txikian, 2009ko maiatzaren 27an.-Kontzejuko burua, José Joaquín San Martín Murillo.

Iragarkiaren kodea: L0916748