75. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ATETZ

2009ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Behin betiko onespena

Atezko Udalak, 2009ko martxoaren 12an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2009ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Atezko Udalak, 2009ko maiatzaren 26ko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen 2009ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak, 2009ko 49. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 24an, argitaratu eta jendaurreko epean aurkeztutako alegazioak ebatzi ondotik. Hona hemen laburpena:

-Sailkapen ekonomikoa

GASTUAK:

1. kapitulua.-Langileen gastuak: 35.889,00 euro.

2. kapitulua.-Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 57.125,00 euro.

3. kapitulua.-Finantza-gastuak: 13.564,00 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 27.000,00 euro.

6. kapitulua.-Inbertsio errealak: 76.850,00 euro.

9. kapitulua.-Finantza-pasiboak: 15.693,00 euro.

Gastuak, guztira: 226.121,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.-Zuzeneko zergak: 52.800,00 euro.

2. kapitulua.-Zeharkako zergak: 6.634,00 euro.

3. kapitulua.-Tasak eta bestelako diru-sarrerak: 2.780,00 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 63.140,00 euro.

5. kapitulua.-Ondareko diru-sarrerak: 107.928,00 euro.

7. kapitulua.-Kapital transferentziak: 9.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 242.282,00 euro.

Eta hau guztia argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta irailaren 21eko 276/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Atetzen, 2009ko maiatzaren 27an.-Alkatea, Carmen Ciganda Ibarrola.

Iragarkiaren kodea: L0916716