75. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

LODOSA

Obra kontratuaren esleipena

Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legean xedatuarekin bat, jakinarazten da maiatzaren 25eko 59/2009 Alkatetzaren dekretuaren bidez, honako obra-kontratu hau behin betikoz esleitu dela:

Xedea: Estatuko Toki Inbertsioen Funtsa. Lodosan (Nafarroa) edukiontziak lurperatzea. Esleitzeko modua: prozedura negoziatua publizitatearekin. Esleipenaren prezioa: 210.646,29 euro, BEZa kanpo. Esleipen hartzailea: Excavaciones Muniain, S.L., Aberin (Nafarroa)

Lodosan, 2009ko maiatzaren 25ean.-Alkatea, Jesús María García Antón.

Iragarkiaren kodea: L0916507