75. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

NOAIN (ELORTZIBAR)

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Excavaciones Aribel, S.L. Jarduera: makinak konpondu eta makinen mantentze-lanak egiteko lantegia. Xedea: ezartzea. Tokia: Ventas kalea, 1-A. 1. eremua, 5. Dorre-Elortzibar.

Noain Elortzibarren, 2009ko maiatzaren 26an.-Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0916728