75. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

ITZAGA ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa 2009ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Batzarrak 2009ko maiatzaren 20an egindako bilkuran, erabaki hau hartu zen:

Mankomunitatearen 2009ko plantilla organikoko aldaketa hasiera batean onestea, lanpostu hauek ezarrita:

Zerbitzu anitzetako langile izateko bi lanpostu. D maila. Osagarria: maila horrentzat plantillan ezarritakoa. Plantillako zenbakiak: 011 eta 012.

Plantillako zerbitzu anitzetako enplegatu izateko bi lanpostu, E mailakoak, amortizatutzat eta iraungi beharrekotzat jotzea. PLantillako zenbakiak: 007 eta 008.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluak 236. artikuluari buruz xedatutakoari jarraituz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, espedientea behin betiko onetsitzat joko da.

Urrotz Hirian, 2009ko maiatzaren 21ean.-Mankomunitateko burua, Alejandro Cortés Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L0916522