75. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

IRUÑA

Iruñeko Udalaren 2009ko lan publikoaren eskaintza

Iruñeko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2009ko maiatzaren 19an, erabaki hau hartu zuen:

(3/PR)

"Ikusirik Iruñeko Udalaren 2009ko egungo plantilla organikoan dauden lanpostu hutsak, erabaki dut Iruñeko Udalaren 2009ko lan publikoaren eskaintza onestea, bertan sartuta Udalaren plantilla organikoko lanpostu huts guztiak. Plantilla hori 2009ko 25. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 27an. Hori guztia, Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduaren 3. artikuluan ezarritakoari jarraituz eta espedientean dagoen dokumentazioa ikusirik.

Hasteko, 2009an, lanpostu hauen deialdia eginen da:

-A maila.

  • Lanpostua: Udaltzaingoko komisarioa. Lanpostu kopurua: 5.
  • Lanpostua: Zuzenbideko lizentziaduna. Lanpostu kopurua: 2.
  • Lanpostua: Pedagogiako lizentziaduna. Lanpostu kopurua: 1.
  • Lanpostua: albaitaria. Lanpostu kopurua: 1.

-B maila.

  • Lanpostua: arkitekto teknikoa. Lanpostu kopurua: 1.
  • Lanpostua: gizarte-langilea. Lanpostu kopurua: 2.

-C maila.

  • Lanpostua: udaltzaina. Lanpostu kopurua: 30.

-D maila.

  • Lanpostua: udal instalazioen funtzionamenduko laguntzailea. Lanpostu kopurua: 10.

-Funtzionarioen artean bete beharreko lanpostuak:

  • Hiri Kontserbazioko ikuskatzaile laguntzailea. Lanpostu kopurua: 12.

Deialdi publikoa onesten den unean hutsik dauden lanpostuak gehitzen ahal zaizkio eskaintza honi.

Plantilla organikoko gainerako lanpostu hutsen deialdiak 2010ean eginen dira, negoziazio mahaian ordezkariak dituzten sindikatuekin negoziatu ondotik."

Iruñean, 2009ko maiatzaren 19an.-Zinegotzia eta Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, José Iribas Sánchez de Boado.

Iragarkiaren kodea: L0916494