75. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

OTSAGABIA

Plantilla organikoa

Otsagabiko Udalak, 2009ko otsailaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2009ko plantilla organikoa.

Iragarkia 2009ko 48. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 22an, argitaratu eta oholean jarri ondoren jendaurrean egoteko epea iragan denez inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, erabaki hau behin betiko onetsitzat jotzen da; hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271 eta 236. artikuluetan xedatuari jarraikiz. Beraz, ondoko laburpen hau ematen da argitara:

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak

Idazkari-kontu hartzailea. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %19,72. Sarbidea: erregelamenduzko era. Zerbitzu partekatuak Itzaltzurekin.

Zerbitzu anitzetako arduraduna. D maila. Lanpostuko osagarria: %19,99. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

Administrazio-kontratuduna

Bitarteko idazkari-kontu hartzailea. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %19,72. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Zerbitzu partekatuak Itzaltzurekin.

Aldi baterako lan-kontratuduna

Iraupen-eskiko eskola kanpainako koordinatzailea. Lanaldia: partziala. Ordainsaria: hitzarmenekoa. Lanpostuko osagarria: %14,99. Sarbidea: hautaprobak.

Langileen izenen zerrenda

Funtzionarioak

Hernández Hernández, Carlos. Idazkari-kontu hartzailea. A maila. 6. gradua. Lanpostuko osagarria: %19,72. Egoera administratiboa: zerbitzu bereziak. Sarbidea: erregelamenduzko era. Zerbitzu partekatuak Itzaltzurekin.

Tainta Azanza, Nicolás. Zerbitzu anitzetako arduraduna. Gradua: 3. Lanpostuko osagarria: %19,99. Mailako osagarria: %12. Egoera administratiboa: jardunean. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

Administrazio-kontratuduna

Gárate Gárate, José Javier. Bitarteko idazkari-kontu hartzailea. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %19,72. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Zerbitzu partekatuak Itzaltzurekin.

Goldaracena Catalán, Javier. Bitarteko idazkari-kontu hartzailea. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %19,72. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Gárate Gárate, José Javierren baja betetzen du. Zerbitzu partekatuak Itzaltzurekin.

Aldi baterako lan-kontratuduna

Campistegui Miqueleiz, Victoria Cristina. Iraupen-eskiko eskola kanpainako koordinatzailea. Lanaldia: partziala. Ordainsaria: hitzarmenekoa. Lanpostuko osagarria: %14,99. Egoera: jardunean.

Otsagabian, 2009ko maiatzaren 22an.-Alkate udalburua, Juan Manuel Tohane Contín.

Iragarkiaren kodea: L0916420