75. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

DONEZTEBE

2009ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 233 eta 236. artikuluetan, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan eta aplikatzekoa den gainerako legedian ezarritakoa bete dadin, eta Batasuneko Batzar Delegatuak 2009ko maiatzaren 15ean egin osoko bilkuran erabakitakoari jarraikiz, ondokoa erabaki da:

Lehendabiziz.-Doneztebeko eta Elgorriagako udalen Batasuneko plantilla organikoa hasiera batean onestea, 2009ko ekitaldian idazkari bera izateko.

Bigarrenik.-Espedientea jendaurrean jartzea entitate honetako Idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta Udalaren oholean jarri ondoren, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 276.3 artikuluarekin bat. Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, jendaurrean egoteko epea bukatu ondoren behin betiko onetsitzat hartuko da. Behin betiko onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, behar diren ondorioak izan ditzan, eta Toki Administrazioko Departamentura plantillaren espedientea igorriko da.

Donezteben, 2009ko maiatzaren 18an.-Batasuneko burua, Miguel San Miguel Azpíroz.

Iragarkiaren kodea: L0916705