75. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

LIZARRA

Alkatetza erabateko dedikazioan eramateagatiko ordainsariak
eta zinegotzien bilkura-sariak beren horretan atxikitzea

2007ko uztailaren 20an egindako osoko bilkuran, "ordainsariak zehaztea erabaki zen Alkatetza erabateko dedikazioan eramateagatik eta bilkuretan parte hartzeagatik".

Aipatu saioaren seigarren puntuan, honako hau erabaki zen: "Aurreko puntuetan finkatutako ordainsariak eta bilkura-sariak urtero eguneratuko dira, aurreko urtean Kontsumorako Prezioen Indizeak Nafarroan izan duen gorakadari jarraituz, hain zuzen".

Ogasuneko Informazio Batzorde Iraunkorrak, 2009ko maiatzaren 11n egin bilkuran, Alkatetza erabateko dedikazioan eramateagatik alkatearen ordainsariak eta zinegotzien bilkura-sariak eguneratzeko proposamena aldatzea erabaki zuen, egungo krisi ekonomikoaren ondorioz. Horrenbestez, aipatu ordainsariak beren horretan atxikitzea proposatzen da, 2009ko ekainaren 1etik aitzina, KPIk Nafarroan 2008an izandako igoera aplikatu gabe.

Toki Ogasuneko Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 20.1.c) artikuluan xedatutakoa betez, Ogasuneko Informazio Batzordeak aztertu zuen.

Ikusita espedienteari lotutako txostenak, Toki Araubideko Oinarriei buruzko Legearen 22.2 eta 75. artikuluek emandako eskumenak erabiliz, honako hau erabaki da:

1. Alkatetza erabateko dedikazioan eramanen da Lizarrako Udalean 2009ko ekainaren 1etik aitzina eta 46.553,24 euroko ordainsaria izanen du urtean, 14 ordainalditan banatua. Ordainsari horren ondoriozko gastua "Erabateko dedikazioa" izeneko 1110-100011 kontu-sailari egotziko zaio, 2009ko aurrekontu luzatuan.

2. Erabateko dedikazioa edo partziala ez duten Udalbatzako kideek bilkura-sariak izanen dituzte osoko bilkuran parte hartzeagatik. 467,66 euroko kopuru gordina jasoko dute 2009ko ekainaren 1etik aitzina, eta hortik Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga kenduko da. Udalbatzako gainontzeko organo kolegiatuek egindako bilkuretan parte hartzeagatik, 93,78 euroko kopuru gordina jasoko dute.

3. Hilabeteka ordainduko dira aurreko puntuan bilkura-sarietarako adierazitako diru kopuruak, bilkuretan parte hartu dutela frogatu ondoren. Epealdi bakoitzerako, muga hauek izanen dira:

-Udalbatzako organo kolegiatuko burua: 610,97 euro.

-Gainontzeko udalkideak: 467,66 euro.

4. Aipatu bilkura-sarien ondoriozko gastua "Udalbatzaren dietak" izeneko 1110-100010 kontu-sailari egotziko zaizkio, 2009ko aurrekontu luzatuan.

5. Aurreko puntuetan finkatutako ordainsariak eta bilkura-sariak ez dira eguneratuko 2010eko urtarrilaren 1etik aitzina Kontsumorako Prezioen Indizearen aldaketari jarraituz.

6. Erabaki hau Lizarrako Udaleko Ogasun eta Langileria Alorretara igortzea, baita organo kolegiatuen idazkariei ere. Hilaren hamabosta baino lehen, zein udalkidek hartu duten parte adierazi beharko diote Udalaren Kontu-hartailetza Zerbitzuari, erabaki hau gauzatzearren.

7. Apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan xedatutakoa betez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita entitate honetako iragarki oholean ediktuak jartzea ere, eta dagokion espedientean sartzea.

Lizarran, 2009ko maiatzaren 12an.-Alkatea, Begoña Ganuza Bernaola.

Iragarkiaren kodea: L0916707