75. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

BURLATA

Alkatetza eskuordetzea

Udal honetako alkateak ebazpen hau eman zuen 2009ko maiatzaren 21ean. Hona hemen testua:

1. Lehen alkateorde José Manuel Urroz Barasoain jaunaren eskutan uztea alkate gisa eman zaizkidan eginbeharrak, 2009ko maiatzaren 22an.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 47. artikuluan, lege testu beraren 44. artikuluari dagokionez, ezarritako ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.

Burlatan, 2009ko maiatzaren 21ean.-Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L0916585