75. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko liburutegiko arduradunen lanpostu batzuk oposizio bidez betetzeko, hain zuzen, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak azaroaren 9an emandako 1797/2007 Ebazpenaren bidez eta Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak urtarrilaren 28an emandako 280/2008 Ebazpenaren bidez onetsitako lekualdatze lehiaketetan hutsik gelditu direnak. Izendapen proposamena.

Deialdi hori Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak maiatzaren 22an emandako 69/2008 Ebazpenaren bidez onetsi zen eta 2008ko 69. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 4an.

Aipatutako lekualdatze lehiaketak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 23ko 1462/2008 Ebazpenaren bidez eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren irailaren 24ko 3048/2008 Ebazpenaren bidez ebatzi dira. Horien ondorioz 18 lanpostu huts gelditu dira.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko liburutegiko arduradun izateko lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdiaren 7.1 oinarrian xedatutakoa betetzeko (deialdia 2008ko 69. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 4an), oposizioko epaimahaiak honako hauek izendatzeko proposamena egin du, oposizioa gainditu duten izangaiak baitira: Miguel Ramón Fernández Bortiri jauna, igoera txandatik; María Estíbaliz Sáenz de Urturi Irujo andrea, Azucena Ayala Guardia andrea, Edurne Salaverri Beunza andrea, Máximo Suberviola Verano jauna, María Eugenia Martínez Manzarbeitia andrea, Amalia Jiménez Atienza andrea, Beatriz Lacalle Ustárroz andrea, Eva Blanco Lafuente andrea, Ana Carmen Sancho Casas andrea, Miguel Ángel Zuza Viniegra jauna, Iñaki Suso Espadas jauna, María Teresa Iturgáiz Sáinz andrea, Pake Urrizola Zazpe andrea, Alicia Díaz González andrea, Inés Martínez Urquía andrea, txanda irekitik; eta María Angelina Yábar Jimeno andrea, ezgaitasunak dituztenentzako erreserba txandatik.

Iruñean, 2009ko ekainaren 5ean.-Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendaria, Tomás Rodríguez Garraza.

Iragarkiaren kodea: F0917254