75. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ATETZ

Udal karguen ordainsariak

Atezko Udalak, 2009ko maiatzaren 26an egin osoko bilkura berezian, honako hau erabaki zuen:

-Ikusirik,Toki Ogasunek Nafarroako tributuetan parte hartzeko funtsaren zenbatekoa eta banatzeko formula 2009tik 20012ra bitarteko aurrekontuen ekitaldietarako ezartzen dituen azaroaren 20ko 19/2008 Foru Legearen 15. artikuluaren edukia.

-Ikusirik 23/2003 Foru Legea, apirilaren 4koa, karguan aritzeagatik euren kideei ordainsariak ordaintzen dizkieten Nafarroako udalei konpentsazio ekonomikoak emateko sistema bat ezartzen duena, eta azterturik Udalbatza honetako kideei ordainsariak, laguntzak eta kalte-ordainak zehazteko hasitako prozedura, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 75. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan agindutakoan oinarriturik.

-Ikusirik udal honen ezaugarri bereziak, erabaki da:

Lehenbizikoa.-Onestea dedikazio partziala izanen duten Udaleko kideen zerrenda hau eta haien ordaina:

Alkatea: astean 5 orduko dedikazioa eta 10.000 euroko ordainsaria, urtean.

Zenbateko horren %50 gastuetarako ordainduko da eta PFEZetik kanpo geldituko da, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Nafarroako Testu Bategina onesten duen 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren 14-2.b) artikuluan ezarritakoari jarraituz. Gainerako zenbatekoari dagokion atxikipen araubidea ezarriko zaio, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren arabera.

Bigarrena.-Ordainsari partzialik ez duten zinegotziendako 50 euroko ordainsaria onestea, Udaleko organo kolegiatuen bilkuretara joateagatik, Atezko Udalak parte hartzen duen erakunde kolegiatuen bilkuretara joateagatik, eta Atezko Udalaren ordezkari gisa bilkuretara joateagatik.

Ordainsarien araubide honen eragina 2009ko urtarrilaren 1az geroztikoa da eta urtero eguneratuko da erakunde eskudunek Nafarroarako onesten duten KPIa aplikatuz.

Hirugarrena.-Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean argitaratzea, herritarrek eta interesdunek espedientearen aurkako alegazioak aurkez ditzaten, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Atetzen, 2009ko maiatzaren 26an.-Alkatea, Carmen Ciganda Ibarrola.

Iragarkiaren kodea: L0916717