75. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BIDAUSI MANKOMUNITATEA

Aldaketa ordenantzan. Hasierako onespena

Bidausi Mankomunitateko batzar orokorrak, 2009ko maiatzaren 20an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Zaborrak eta hondakinak bildu eta desegiteko zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantza fiskaleko aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aldaketa behin betikoz onetsirik geldituko da Zaborrak eta hondakinak bildu eta desegiteko zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Garraldan, 2009ko maiatzaren 21ean.-Mankomunitateko burua, Luis Javier Villanueva Martínez.

Iragarkiaren kodea: L0916366