75. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

URZAINKI

Hirigintzako Udal Planeko 2. aldaketa xehakatua.
Hasierako onespena

Urzainkiko Udalak, 2009ko maiatzaren 11n egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Urzainkiko Hirigintzako Udal Planeko 2. aldaketa, Serapia Urzainqui Galechek sustatua, Ungruñea auzoko UO.1ean (3. poligonoko 71. lurzatia).

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan 79.3 artikuluari dagokienez ezarritakoari jarraikiz.

Urzainkin, 2009ko maiatzaren 15ean.-Alkate udalburua, José María Baines Conget.

Iragarkiaren kodea: L0916599