75. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ULTZURRUN

Aldaketa ordenantzetan. Behin betiko onespena

Ultzurrungo Kontzejuak, 2008ko irailaren 17an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Ultzurrungo Kontzejuaren herrilurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantzako aldaketa. 2009ko 27. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 25ean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, aipatu ordenantzako aldaketa behin betiko onetsi da, eta argitaratzeko agindu, behar diren ondorioak izan ditzan.

Ultzurrunen, 2009ko maiatzaren 25ean.-Kontzejuko burua, Roberto Lamarca Eraso.

ORDENANTZAKO ALDAKETA

18. artikulua. Aprobetxamenduen kontuan, Ultzurrungo Kontzejuak kudeatzen dituen herrilurretako larreak lote hauetan banatutako ustiapena dira, haietako bakoitza lurzati hauek osatzen dutela:

1. lotea: itxitura nagusia (169, 258, 246, 552 eta 245. lurzatiak, 6. poligonoa).

2. lotea: Saleras (3045. lurzatia, 6. poligonoa).

3. lotea: Sariozar (551. lurzatia, 6. poligonoa).

4. lotea: Olaga (3055. lurzatia, 6. poligonoa).

5. lotea: Ormerte (3.050. lurzatiaren puska bat, 6. poligonoa).

6. lotea: Morondo (556. lurzatia, 6. poligonoa).

7. lotea: La viña (169. lurzatiaren puska bat, 6. poligonoa).

8. lotea: Montico, goiko zatia (130. lurzatia, 6. poligonoa)

9. lotea: Montico, beheko zatia (124. lurzatia, 6. poligonoa)

22. artikulua. 1. lotearen kasuan, urtebeterako esleituko da herritarren artean, ohi den moduan; gainerako loteetan, 10 urterako esleituko da.

23. artikulua. Ultzurrungo Kontzejuak kalkulatu duenez, abere-zama hau jasan dezake herrilurretako larreen 1. loteak:

Azienda larriko unitate bat (UGM) hektarea bakoitzeko.

Ondorio horietarako, Ultzurrungo Kontzejuaren ustez:

Behi aziendaren buru bat zaldi aziendaren buru bat adinakoa da.

Behi aziendaren buru bat ardi aziendaren 8 buru adinakoa da.

Behi aziendaren buru bat ahuntz aziendaren 5 buru adinakoa da.

28. artikulua. Herrilurretako larreak aprobetxatzen dituen aziendak osasun ziurtagiria izanen du, Abereen Osasunari buruzko azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legean eskatzen diren baldintzak betetzen dituela dioena.

29. artikulua. 1. lotearen onuradun guztiak behartuta daude aziendaren %30 herrilurretako larreetatik ateratzera maiatzaren 15etik abuztuaren 1a arte, bitarte horretan beste natur baliabide batzuk, hala nola mendiak, aprobetxatzen ahal baitira. Kutsatzeko arriskurik ez dagoenean. Osasunarentzako arriskuagatik, klimaren gorabeherengatik edo beste edozein arrazoirengatik, puntu hau aldatzen ahal da, Kontzejuak aldez aurretik hala erabakita.

50. artikulua. Arau-hauste horiek ondoko zehapenak izanen dituzte:

-a), b), c), d), f) eta h) arau-hausteengatik, kontzesioa kenduko da, Nafarroako Gobernuaren organo eskudunek ezartzen ahal dituzten zehapenak ukatu gabe.

-g) arau-haustearengatik, herrilurren edo herrilarreen esleipen hartzailea izateko eskubidea galduko da.

-Gainerako arau-hausteengatik, egindako kaltearen balioa halako bost gutxienez eta halako hamar gehienez ordainduko da, zehapen gisa. Balio hori zehazten ahal ez bada, hirurogeitik mila eta berrehun eurora bitarteko zehapena ezarriko da.

Iragarkiaren kodea: L0916498