75. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

IRUÑA

Udal Planeko aldaketa, Iruñeko eta Burlatako udalen arteko udal mugapeak aldatzearen ondorioz, Txantrea-Hegoaldea (V/S1)
Plan Partzialarekin mugan

Iruñeko Udalak, 2009ko maiatzaren 21ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 21-MAY-09 (5/CU)

«Ikusirik Iruñeko Udal Planean aldaketa egiteko agiria, espedientean baitago, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 79 eta 70. artikuluetan xedatuarekin bat, erabaki da:

1. Hasiera batean onestea aldaketa Iruñeko Udal Planean, Iruñeko eta Burlatako Udalen arteko udal mugapeak aldatzearen ondorioz, Udalaren Hirigintza Gerentziako zerbitzu teknikoek prestatua.

2. Espedientea hilabetean jendaurrean edukitzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan jarritako iragarkien bidez."

Iruñean, 2009ko maiatzaren 26an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0916757