75. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ODIETA

Ordenantza. Hasierako onespena

Odietako Udalak, 2009ko maiatzaren 11ko osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen "Odietako Udalaren jabari publikoko lurzoruan, hegalkinean eta zorupean zerbitzuen enpresa ustiatzaileek egiten dituzten aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza fiskala".

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 325. artikuluari eta horrekin bat heldu direnei jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da erabakiaren hasierako onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta eta hogeita hamar egunean Herriko Etxeko iragarki oholean paratuta, bizilagunek eta bidezko interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurreko epean inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu. Ordenantzaren testua behin betikoz onetsitakoan, behar den iragarkia eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Odietan, 2009ko maiatzaren 11n.-Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L0916566