75. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

MEANO

Ordenantza, Meanoko Kontzejuaren hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak arautzen dituena. Hasierako onespena

Meanoko Kontzejuak, 2009ko maiatzaren 21eko Batzarrean, hasiera batean onetsi zuen Meanoko Kontzejuaren hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta bertako zerbitzuak hartzeko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluari jarraikiz, jendaurrean egonen da gutxienez 30 eguneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen iragarki oholean argitara eman ondotik, herritarrek eta bidezko interesdunek epe horretan espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Meanon, 2009ko maiatzaren 27an.-Kontzejuburua, Santos Martínez Alonso.

Iragarkiaren kodea: L0916764