75. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

EL BUSTO

Bikote egonkorrak arautzen dituen ordenantza.
Hasierako onespena

El Bustoko Udaleko bizilagunen batzarrak, 2009ko maiatzaren 14an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Bikote egonkorrak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, jendaurrean egonen da gutxienez hogeita hamar eguneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta entitatearen iragarki oholean paratu ondotik, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

El Buston, 2009ko maiatzaren 21ean.-Alkatea, Jesús María Ripa Asensio.

Iragarkiaren kodea: L0916365