75. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CAPARROSO

Aldaketa Caparrosoko laborantzako herrilurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

2009ko maiatzaren 26an egin osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi da Herrilurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantzako aldaketa, berariazko araudia ezarri baita Nafarroako Ubideko IV-5-II sektorearen baitako lurren aprobetxamendua esleitzeko.

Honen bidez onespena argitara eman eta hogeita hamar eguneko jendaurreko epea irekitzen da, edozein herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazio edo erreklamazioak aurkez ditzaten.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan agindutakoari jarraituz, epe hori iraganik, ez bazaio alegazio edo erreklamaziorik egin espedienteari, onespena behin betikotzat joko da.

Caparroson, 2009ko maiatzaren 26an.-Alkate udalburua, Irene Jiménez Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L0916624