75. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ALTSASU

Prezio publikoak aldatzen dituen espedientea, Udalaren Musika Patronatuko tarifak eguneratuta 2009rako. Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2008ko azaroaren 27an egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen prezio publikoak aldatzen dituen espedientea, Udalaren Musika Patronatuko tarifak 2009ko ekitaldirako eguneratuta.

Onespenaren erabakia 2008ko 154. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 19an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza hori behin betikoz onetsi eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Altsasun, 2009ko maiatzaren 26an.-Alkatea, Unai Hualde Iglesias.

ERANSKINA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

Matrikula (familia)

73 euro

HILABETEKO KUOTA

Musika eta Mugimendua

26,50 euro

Musika hizkuntza

26,50 euro

Musika tresna

26,50 euro

Haur kantariak, talde instrumentala, fanfarrea, abesbatza eta konboa.

8,00 euro

Ikasturte osoa

61 euro

Musika tresna (Musika hizkuntza bukatua, taldean parte hartzea)

38 euro

Musika tresna (Musika hizkuntza bukatua, taldean parte hartu gabe)

52 euro

2 musika tresna (Musika hizkuntza bukatua, taldean parte hartzea)

78,50 euro

2 musika tresna (Musika hizkuntza bukatua, taldean parte hartu gabe)

104 euro

Taldea 3. zikloa musika tresna edo musika tresna bukatua

Dohainik

Hauek dira familia ugariarentzako deskontuak:

-%50eko deskontua familia ugari guztiei, bai matrikulan bai irakasgai bakoitzaren hilabeteko kostuan.

-Ikasturteko matrikularen zenbatekoa familiako izanen da, ez ikasleko.

Iragarkiaren kodea: L0916766