75. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ALTSASU

Prezio publikoak aldatzen dituen espedientea, Altsasuko "Aita Barandiaran" zahar etxearen udal patronatuko tarifak 2009rako eguneratuta. Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2008ko azaroaren 27an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen prezio publikoak aldatzen dituen espedientea, "Aita Barandiaran" zahar etxearen udal patronatuko tarifak 2009rako eguneratuta.

Onespenaren erabakia 2008ko 154. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 19an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza hori behin betiko onetsi eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Altsasun, 2009ko maiatzaren 26an.-Alkatea, Unai Hualde Iglesias.

ERANSKINA

KONTZEPTUA

HILEKO KUOTA 2009an

Hitzartutako plazak

G. Segurantzaren ebazpena

Baliatzen direnen plazak

816,12 euro/hilabetea.

Iragarkiaren kodea: L0916765