75. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

73/2009 EBAZPENA, otsailaren 27koa, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleen elkarteen aldeko laguntzetarako 2009ko deialdia onesten duena.

Antolamendu eta Berrikuntza Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du, eta bertan adierazi du komeni dela argitaratzea Nafarroako Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleen elkarteen aldeko laguntzetarako 2009ko deialdia.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluko d) letrak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleen elkarteen aldeko laguntzetarako 2009. urterako deialdia onestea. Ebazpen honen I. eranskinean ageri da.

2. Gehienez ere 5.500 euroko gastua baimentzea, 2009ko Gastuen Aurrekontuko "Gurasoen eta ikasleen elkarte eta federazioetarako diru-laguntzak" izeneko 422000-42120-4819-324200 kontu-sailaren kargura.

3. Deialdia eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

4. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaileari, Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Hezkuntza Garapenaren Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Guraso eta Ikasleentzako Argibide eta Aholku Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko otsailaren 27an.-Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Teresa Aranaz Jiménez.

I. ERANSKINA

Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetako ikasleen elkarteen aldeko laguntzetarako 2009. urterako deialdia

Nafarroako Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleen elkarteen aldeko laguntzetarako 2009. urteko deialdia onestea.

Nafarroako Foru Komunitateko ikasleen elkarteek jarduerak egitera bultzatzeko beharraz jabeturik, Hezkuntza Departamentuak laguntzak emateko 2009ko deialdia argitara eman du. Hauek dira deialdiaren oinarriak:

OINARRIAK

1. Deialdi honetan parte hartzen ahal dute legearen arabera eratutako Nafarroako Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleen elkarteek, betiere Nafarroako Gobernuko Elkarteen Erregistroan inskribatuta badaude.

Diru-laguntza honen helburu dira: ikasleen elkarteei laguntza ematea, jarduerak sustatu eta horietan parte hartzeko bide baitira; eskola-dinamika bultzatzera bideratzen diren hezkuntzako eta kulturako jarduerak programatu eta antolatzea; interes batzuei eta besteei erantzutea; ikasleen elkarteen bidez elkartu eta parte hartzea zenbait jardueratan, esate baterako ikasleen prestakuntzarako eta parte-hartzearen sustapenerako jardueretan, bai eta elkarteek berek antolatu eta zuzentzen duten eta elkarteko kideentzat edo eskola komunitateko gainerakoentzat den beste edozein jardueratan ere.

2. Deialdi honetan parte hartu nahi duten elkarteek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) II. eranskineko eskabidea behar bezala betea eta ikastetxeko Eskola Kontseiluko buruak ziurtatua.

b) Laguntzen xede diren jarduera guztien deskripzioa, III. eranskineko ereduaren arabera.

c) Deialdi honetara aurkezten diren jarduera guztien zerrenda-laburpena, IV. eranskineko ereduaren arabera.

Elkartea zein ikastetxetan dagoen, hango zuzendariaren txostena erantsiko da, eta bertan ebaluatuko dira programatutako jarduerak egiteko elkarteak dituen diru premiak.

3. Eskabideak Hezkuntza Departamentuko Erregistroan, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitako bestelako bideren bat erabiliz aurkezten ahalko dira.

4. Eskabideak aurkezteko epea hogeita hamar egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Epez kanpo aurkezten diren eskabideak edo datu faltsuekin aurkezten direnak baztertu eginen dira.

Eskaerek 2. oinarrian ezarritako baldintzak betetzen ez badituzte, interesdunei jakinaraziko zaie eta hamar eguneko epea emanen zaie, jakinarazpenaren egunetik hasita, akatsak zuzentzeko.

5. Eskabideak aurkezteko epea bukatu eta gehienez ere hiru hilabeteko epean, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak deialdi hau ebatziko du.

Epe hori espresuki ebazpenik eman gabe bukatzen bada, ulertuko da eskaera ezetsi dela, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 23. artikuluan xedatu bezala.

Eskatutako agiriak aurkeztean, ingurumenaren arloko praktika egokiak kontuan hartzeko gomendioa ematen da, paperaren erabilera zentzuzkoagoa izan dadin, adibidez, paper birziklatua eta klororik gabe zuritutakoa erabiltzea eta bi aldeetatik inprimatu edo fotokopiatzea.

6. Deialdia Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak ebatziko du, Antolamendu eta Berrikuntza Zerbitzuak proposamena egin ondoren, hori izanen baita prozeduraren instrukzio organoa.

7. Horretarako eratuko den batzorde batek aztertuko ditu aurkeztutako eskabideak, eta zainduko du deialdi honen 8. oinarrian aipatzen diren banaketa irizpideak egoki betetzen diren ala ez. Ondoren, esleipen proposamena igorriko dio instrukzio organoari.

Batzorde horrek kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: Hezkuntza Garapenaren Ataleko burua.

Mahaikideak: Guraso eta Ikasleentzako Argibide eta Aholku Bulegoko burua.

Mahaikide idazkaria: Curriculum Diseinurako Bulegoko burua.

8. Eskabidea egin duen ikastetxe bakoitzari eman beharreko laguntza zehazteko, Batzordeak honako hauek hartuko ditu kontuan: onartutako eskabideen kopurua, elkarte eskatzaileen afiliatu kopurua, ikastetxeetako ikasleen ezaugarri sozioekonomikoak eta aurkeztutako proiektuen kopurua.

Horretarako, aurrekontuan deialdi honetarako dagoen dirua 5.500 euro dela kontuan hartuta, honako banaketa eta irizpide hauei jarraituko zaie:

a) Elkarteei guztira esleitutako diruaren %22 zati berdinetan banatuko da onartutako eskarien artean.

b) Diru guztiaren %38, elkarte bakoitzean afiliatutakoen kopuruaren arabera.

c) Diru guztiaren %10, ikastetxe eskatzaileetako ikasleen ezaugarri geografiko eta soziekonomikoei erantzuteko.

d) Diru guztiaren %30, elkarte bakoitzak 9. eta 10. oinarrietan ezarritakoari loturik programatutako jardueren kopuruaren arabera. Atal honetan 200 euro izanen dira gehienez.

9. Elkarteek zilegi dute laguntzetara honako hauek aurkeztea: ikasleen prestakuntzarako jarduerak, parte-hartzea bultzatzekoak, hala nola beste edozein jarduera, baldin eta elkarteek beren kideentzat edo eskola komunitatearen gainerakoentzat antolatu eta zuzenduak badira. Gai hauen gaineko informazio eta prestakuntza ekintzak sartu ahalko dira: berdintasunerako hezkuntza, bizikidetza baketsua, ingurumen hezkuntza, ardurazko kontsumoa, energia aurrezpena eta eraginkortasuna, hondakinen kudeaketa zuzena ingurumenaren aldetik, eta abar.

10. Ez dira baloratuko, deialdi honetako xedeen araberakoak ez direlako, honako jarduera hauek:

a) Ikasleen parte-hartzea eskatzen duten baina Eskola Kontseiluak onetsi ez dituen jarduerak.

b) Departamentu honen edo beste erakunde publikoren baten deialdiaren bidez laguntza jaso duten jarduerak.

c) Ohiko ikastordu gehiago ezartzea dakartzaten jarduerak.

d) Egun bat baino gehiago irauten duten jarduerak, bidaiak edo egonaldiak.

e) Eskola Kontseiluak edo ikastetxeko irakasleek antolatutako jarduerak, baldin eta eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak egiteko laguntzen deialdira aurkeztu badira.

f) Ikastetxeko Gurasoen Elkarteak antolatutako jarduerak, baldin eta Nafarroako ikastetxeetako ikasleen gurasoen elkarte eta federazioen aldeko laguntzen deialdira aurkeztu badira.

g) Atzerriko hizkuntzekin zerikusia duten eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak, departamentu honen berariazko deialdia dagoenean.

h) Ikastetxearen egutegiko eskola gabeko egunetan (oporretan, asteburuetan, etab.) egiten diren jarduerak.

i) Udal jarduerak.

j) Material inbentariagarria erostea.

11. Hezkuntza Departamentuak deialdi honen ebazpena interesdunei jakinarazi eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko du, eta bertan adieraziko zer elkarte diren laguntza hauen onuradunak, zenbana ordainduko zaien eta zer elkarte baztertu diren, halakorik bada, eta zergatik.

12. Elkarte eta federazio bakoitzari ematen zaion dirua epe bakar batean ordainduko zaio, esleipenaren ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren. Ordainketa hori aurrerakin moduan eginen da eta onartutako betebeharrei erantzuteko dauden funtsen eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren berariazko baimenaren mende egonen da, Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 33.5 artikuluan ezarritakoaren arabera.

13. Diru-laguntza hauen onuradunek 2010eko urtarrilaren 15a baino lehenago aurkeztu beharko dituzte egindako gastuak frogatzen dituzten jatorrizko agiri edo fakturak, eta horietan zehazten den zenbatekoa ez da diru-laguntzarena baino txikiagoa izanen. Halaber, dirua zer jardueratan erabili den adieraziko da.

14. Hezkuntza Departamentuak eskubidea du edozein motatako argibide osagarriak eskatu eta diruz laguntzen diren jardueren ikuskapena eta kontrola egiteko.

15. Arau hauek hautsiz gero, emandako laguntza bertan behera geldituko da eta harturiko dirua itzuli beharko da, eta hurrengo deialdietan parte hartzeko eskubidea galtzea ekar lezake, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoa galarazi gabe.

16. Deialdi honen eta honetatik sortzen diren egintza administratiboen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazten denetik hilabeteko epean.

II. ERANSKINA

Ikasleen elkarteen aldeko diru-laguntzetarako eskabidea,
2009. urterako

Elkartearen izena:

Helbidea: .......................................... Telefonoa:

Herria: .......................................... Posta kodea:

IFK/IFZ:

Lehendakaria: ......................................... Telefonoa:

Bazkide kopurua: ........................ Urteko kuota:

Federazio bateko bazkidea da? BAI ? EZ ?

Baiezkoan, esan haren izena

Ikastetxea:

Ikastetxe mota: publikoa ? Pribatua ?

Ikasle kopurua:

Lehen adierazitako ezaugarriak dituen elkarteak eskatzen du Nafarroako Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleen elkarteen aldeko laguntzetarako 2009ko deialdian parte hartzea.

Elkarteak bere erantzukizunpean deklaratzen du Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan diru-laguntzak jasotzeko aipatutako debeku egoera batean ez dagoela.

Ikastetxe horretako Eskola Kontseiluak eta, haren izenean, kontseiluburuak ziurtatzen dute deialdi honetan aurkeztu diren jarduerek beraiekin dakartela ikasleen partaidetza eta Eskolako Kontseiluak berak onetsi dituela eta, halaber, ziurtatzen dute eskabidean ageri diren datuak egiazkoak direla.

.................................(e)n, 2009ko ................aren.....(e)an.

Ikus-onetsia

ESKOLA KONTSEILUKO LEHENDAKARIA

ELKARTEKO LEHENDAKARIA

(Sinadura eta zigilua)

(Sinadura eta zigilua)

ANTOLAMENDU ETA BERRIKUNTZA ZERBITZUKO ZUZENDARIA.

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA.

III. ERANSKINA

Jarduera edo bidaien azalpen-txostena

Jardueraren izena:

Jardueraren azalpena:

Zeinentzat:

Parte-hartzaile kopurua:

Lortu nahi diren helburuak:

Noiz eginen den:

Egiteko tokia:

Kilometroak, joan-etorrikoak (bidaiak izanez gero):

Jardueraren arduraduna:

Gastuen aurrekontua (kontzeptuak zehaztu):

1.- .................................................. Zenbatekoa:

2.- .................................................. Zenbatekoa:

3.- .................................................. Zenbatekoa:

Guztira:

Oharrak:

(Oharra: jarduera bakoitzeko bat bete)

IV. ERANSKINA

Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetako ikasleen elkarteen aldeko laguntzetarako deialdian aurkeztutako 2009ko jarduera eta bidaien zerrenda eta laburpena

1.-

Zenbatekoa:

2.-

Zenbatekoa:

3.-

Zenbatekoa:

4.-

Zenbatekoa:

5.-

Zenbatekoa:

6.-

Zenbatekoa:

7.-

Zenbatekoa:

8.-

Zenbatekoa:

9.-

Zenbatekoa:

10.-

Zenbatekoa:

11.-

Zenbatekoa:

12.-

Zenbatekoa:

13.-

Zenbatekoa:

14.-

Zenbatekoa:

15.-

Zenbatekoa:

Guztira:

.................................(e)n, 2009ko ................aren.....(e)an.

Ikus-onetsia

ESKOLA KONTSEILUKO LEHENDAKARIA

ELKARTEKO LEHENDAKARIA

(Sinadura eta zigilua)

(Sinadura eta zigilua)

ANTOLAMENDU ETA BERRIKUNTZA ZERBITZUKO ZUZENDARIA.

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA.

Iragarkiaren kodea: F0917591