75. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

1244/2009 EBAZPENA, maiatzaren 20koa, Enpresako zuzendari nagusiak emana, "Martzillako industrialderako gas naturalaren banaketa sarea" izeneko proiektuari dagozkion okupazio aurreko aktak egiteko deia egiten duena.

Enpresako zuzendari nagusiak, apirilaren 8ko 865/2009 Ebazpenaren bitartez, "Martzillako industrialdeko gas naturalaren banaketa sarea" izeneko proiektua onetsi, instalazioa baimendu eta haren onura publikoa onartu zuen. Proiektuak Azkoiengo eta Martzillako udal mugapeak ukitzen ditu.

Onura publikoaren adierazpen horrek berarekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea, okupatu aurreko aktak egiteko.

Beraz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Martzillako industrialderako gas naturalaren banaketa sarea" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Azkoiengo eta Martzillako alkateei edo haiek izendatzen dituzten zinegotziei dei egitea, okupatu aurreko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupatzekoak egitera ager daitezen, Azkoiengo eta Martzillako herriko etxeetan, 2009ko uztailaren 21ean.

Aktak egiteko ordena interesdun bakoitzari jakinaraziko zaio, banakako zitazio zedularen bitartez.

Ekitaldi horretara titularrak berak joan beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala ahalordetutako pertsona batek; titularra dela frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzo, peritoak eta/edo notarioa eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordaindu beharko die.

2. Carmen Oteiza Ugarte edo María José Arozarena Gómez andreak, bata zein bestea, Administrazioaren ordezkari izendatzea, Alfredo Torreblanca Lafraya jauna edo María Carmen Uriz Lusarreta andrea, bata zein bestea, enpresa onuradunaren ordezkari, eta Alazne Sueskun Erauskin, Itziar Calvo Oteiza edo Jasone Goikoetxea Iriberri andreak, horietako edozein, enpresako peritu, okupatu aurreko, adostasun, okupazio eta ordainketa aktak eta bidezkoak diren gainerako agiriak sina ditzaten.

3. Ebazpen hau Gas Navarra S.A. enpresa onuradunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Azkoiengo eta Martzillako herriko etxeetako iragarki oholetan argitaratzea.

Iruñean, 2009ko maiatzaren 20an.-Enpresako zuzendari nagusia, Begoña Urien Angulo.

Iragarkiaren kodea: F0916307