75. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

TAFALLA

HAPOko AR.2 banaketa eremuko UB.3 eta UB.4 unitateetako xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Tafallako Udalak, 2009ko maiatzaren 12an egin Tokiko Gobernu Batzarraren bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea AR.2 banaketa eremuko UB.3ko (UB.3.1 lurzorutik UB.3.6 lurzorura) eta UB.4 (UB.4.1 lurzorutik UB.4.13 lurzorura) unitateetako xehetasun azterlana, Francisco Javier Nebredak eta Virginia Garcíak sustatua, AR.2ko Plan Partzialean aurreikusten ziren eraikuntzaren kokapena oinplanoan eta ezaugarri bolumetrikoak alda daitezen familia bakarreko etxeetan.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Tafallan, 2009ko maiatzaren 20an.-Alkatea, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L0916454