75. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Lerrokadura aldaketaren xehetasun azterlana, Atarrabiako etorbideko 14an igogailua jartzeko.
Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2009ko martxoaren 5eko osoko bilkuran, honako erabakia hartu zuen:

PLE 05-MAR-09 (5/CU)

"Atarrabiako etorbideko 14an igogailua jartzeko xehetasun azterlana hasiera batez onetsi ondoren (JOB, 2008.12.23), jendaurrean egon da eta epe horretan inork ez du alegaziorik aurkeztu; horren ondorioz, erabaki da:

1. 1.-Behin betiko onestea Atarrabiako etorbideko 14an igogailua jartzeko xehetasun azterlana, Francisco Monente Zabalza jaunak sustatua jabeen elkartearen izenean.

2. Igor bekio Nafarroako Gobernuari erabaki hau, onetsitako xehetasun azterlanaren ale batekin batera, baita ukitutakoei ere, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean."

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2009ko maiatzaren 27an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0916758