75. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LODOSA

Lodosako bake epaileen lanpostuak, hutsik

Gaur egungo bake epaile titularraren eta ordezkoaren lau urteko kargualdia bukatzear dagoenez, kargu huts horiek iragartzen dira, Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduan (1995eko 166. Estatuko Aldizkari Ofiziala, uztailaren 13koa) aipatzen diren gaitasun eta bateragarritasun baldintzak betetzen dituzten interesdunek eskaerak aurkez ditzaten Udalaren bulegoetan, goizeko hamarretatik arratsaldeko ordu biak arte, astelehenetik ostiralera. Hogei egun baliodun dituzte, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Lodosan, 2009ko maiatzaren 26an.-Alkate udalburua, Jesús María García Antón.

Iragarkiaren kodea: L0916563