75. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

EGUESIBAR

Eguesibarko Udal Planeko hiri-lurzoru finkatuko UC. 14 unitatearen antolamendu xehekatuko determinazioen aldaketa, Eguesko eremuan. Hasierako onespena

Eguesibarko Udalak, 2009ko maiatzaren 12an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udal Planeko aldaketa puntuala Eguesko eremuan, Abarca Sport, S.L. enpresaren ordezkaritzak sustatua, Eguesibarko Udal Planeko UC.14 unitateko determinazio xehekatuei buruzkoa.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74,1. a) artikuluan ezarritakoa betetzeko, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, hain zuzen ere udal bulegoetan, interesdunen eskura, bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Eguesen, 2009ko maiatzaren 26an. -Alkate udalburua, José A. Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L0916564