75. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

54/2009 FORU AGINDUA, ekainaren 4koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariak emana, "Sunbillako hego eta iparraldeko bidegurutzeak Iruña-Pausu N-121A Errepideko 49+350 eta 51+000 k.p.etan moldatzea" izeneko proiektua behin-behinekoz onesten duena.

Herri Lanetako zuzendari nagusiak, uztailaren 28ko 854/2008 Ebazpenaren bidez, "Sunbillako hego eta iparraldeko bidegurutzeak Iruña-Pausu N-121A Errepideko 49+350 eta 51+000 k.p.etan moldatzea" izeneko proiektua prestatzeko lanak P.J.S. Proyectos, Estudios y Servicios Técnicos de Navarra, S.A.-Sertecnari esleitu zizkion.

Zainketa Zerbitzuak jakinarazi duenez, Sunbillako hegoaldeko bidegurutzea, N-121A errepideko 49+350 k.p.an dagoena, garrantzitsuena da, hiribarrenetik hurbilena delako eta bi zerbitzugunetatik gertu dagoelako. Bidegurutzea biribilgune zatitu bat da. Bertan, Iruñetik Sunbillara doazen ibilgailuen ezkerreko biraketek eta herrigunetik Pausura doazenenek errepidea gurutzatu behar dute, galtzadaren zabalera osoa zeharkatuz. Errepideko eguneko batez besteko intentsitatea 5.841 ibilgalu egunean da. Horietariko %27,9 ibilgailu astun dira. Trafikoaren goi intentsitate horrek, kamioi kopuru handiak eta errepideak bihurgunean duen trazadurak oso arriskutsu bihurtzen dituzte biraketa horiek. Horregatik puntu horretan istripuak gertatu izan dira, batzuetan hildakoak izan direlarik.

Errepideko bi lerroak ez gurutzatzeko, ezkerreko biraketak egiteko erdiko lerro bat eraiki asmo da. Bertan, biraketa egiten duten ibilgailuek Sunbillan sartzeko edo bertatik ateratzeko lerro bakarra gurutzatu beharko dute.

Erdiko erraiak dezelerazio bidea du, Iruñetik Sunbillera doazen ibilgailuendako, eta, Sunbillatik atera eta Pausurantz errepidean sartzen direnendako, azelerazio bidea. Era berean, eskuineko biraketetarako azelerazio eta dezelerazio lerroak proiektatu dira, ahalik eta luzeen, lur erabilgarriaren arabera. Iparraldeko eta hegoaldeko trafikoen arteko bereizketa erdibitzaile baten bidez egin da. Erdibitzaileak zapaltzen ahal den zintarria du eta bi aldeetan bazterbide bana.

Ondoko etxebizitzetara joateko, bi biribilgune itxi txiki egin asmo dira, errepide nagusiaz bi aldeetan, ibilgailu mota orori biratzen uzten diotenak.

Iparraldeko bidegurutzearen aldaketaren funtsa ezkerreko biraketak kentzea da. Horrela, errepidean zeharko gurutzaketa saihesten da. Gaur egun, iparraldeko eta hegoaldeko bideagurutzeen egoera bera da. Horretarako, alboetako babesguneak itxi eta ibilgailuak soilik eskuinera biratzera behartuko dira. Horrela, galtzadako gurutzaketak saihestuko dira eta errepide horretako puntu horretan bide segurtasuna nabarmen hobetuko da.

Proiektuak segurtasun eta osasun arloko azterlana eta lanek ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda biltzen ditu.

Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan xedatutakoarekin bat, bidezkoa da eraikuntza proiektua behin-behinekoz onetsi eta jendaurrean paratzea, bai proiektuaren eduki teknikoari bai desjabetu ahal izateko lurrak okupatu beharrari dagokienez.

Horrenbestez, Zainketa Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 47/2005 Foru Dekretuaren 2.2 artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. "Sunbillako hego eta iparraldeko bidegurutzeak Iruña-Pausu N-121A Errepideko 49+350 eta 51+000 k.p.etan moldatzea" izeneko proiektua behin-behinekoz onestea.

2. Aipatu proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, eranskinean datorrena, jendaurrean jartzea hilabetez, edozeinek bidezkotzat jotzen dituen ohar edo alegazioak egin ahal ditzan eta zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak idatzita eman. Horretarako, interesdunek eskura izanen dute proiektua Nafarroako Gobernuko Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Zainketa Zerbitzuan eta Doneztebeko eta Sunbillako herriko etxeetxean.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan gehien zabaltzen diren egunkarietako batean argitaratzea.

4. Foru agindu hau jakinaraztea Doneztebeko Udalari, Sunbillako Udalari, Desjabetze Atalari eta Zainketa Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko ekainaren 4an.-Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilaria, Laura Alba Cuadrado.

ERANSKINA

SUNBILLAKO HEGO ETA IPARRALDEKO BIDEGURUTZEAK IRUÑA-PAUSU N-121A ERREPIDEKO
49+350 ETA 51+000 K.P.ETAN MOLDATZEA

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztua-Behin betiko okupazioa

FINKA ZK.

JABEA ETA HELBIDEA

DESJABETUTAKO EREMUA m²

KATASTROA

LUR MOTA

POLIGONOA

LURZATIA

DONEZTEBEKO UDAL MUGAPEA

DO-01

GAMBOA JORAJURIA, FELIPE

Nagusia, 30 (31740 - Doneztebe)

235

1

201

Lehorreko larrea

DO-02

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA (ERREPIDEAK)

San Ignazio etorbidea, 3 (31002 - Iruña)

1054

1

131

Elkorra

DO-03

SALAVERRIA BIURRARENA, MIGUEL MARIA

Irun, 5 (31740 - Doneztebe)

350

1

476

Jatetxea eta zoladura

DO-04

ARRECHEA ARRECHEA, JOSE LUIS

Ibarburu, 2-1.a (31740 - Doneztebe)

332

1

204

Lehorreko alorra

SUNBILLAKO UDAL MUGAPEA

SU-01

VICENTE MARINO, S.A.

Nagusia (31791 - Sunbilla)

32

2

438

Lertxundia

SU-02

SUNBILLAKO UDALA

Nagusia, 6 (31791 - Sunbilla)

17

2

437

Lehorreko alorra

SU-03

GALTZAGORRI JORAJURIA, ANTONIO

Nagusia, 6 (31791 - Sunbilla)

339

2

430

Lehorreko larrea

SU-04

APEZTEGUIA JUANCORENA, JOSE

Nagusia, 6 (31791 - Sunbilla)

93

2

433

Lehorreko alorra

F0917279

Iragarkiaren kodea: F0917279