75. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

235/2009 EBAZPENA, ekainaren 5ekoa, Justiziako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren Institutuko Auzitegiko Medikuntzaren Klinika Zerbitzuko buru izateko lanpostua berariazko merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia ebazten duena.

Justiziako zuzendari nagusiak, otsailaren 19ko 55/2009 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren Institutuko Auzitegiko Medikuntzaren Klinika Zerbitzuko buru izateko lanpostua berariazko merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen.

Ebazpen horren bederatzigarren oinarrian eta Justizia Administrazioan sartzeari, bertako lanpostuak betetzeari eta bertako funtzionarioen lanbide igoerari buruzko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 51. artikuluan xedatutakoarekin bat, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez eman dizkidaten ahalmenak erabiliz, horren bidez zehaztu baitziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoek langileen arloan dituzten eskudantziak,

EBATZI DUT:

1. Iñaki Pradini Olazábal jaunari (NAN zenbakia: 72432369), Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren Institutuan destinoa duen auzitegiko medikua baita, Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren Institutuko Auzitegiko Medikuntzaren Klinika Zerbitzuko buru aritzeko lanpostua esleitzea.

2. Destino berriaz jabetzeko epea hiru egun naturalekoa da, kargua utzi eta biharamunetik hasita. Kargu-uztea lehiaketaren ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hiru egun baliodunetan egin beharko da, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean ere argitaratu beharko da.

Lanpostuaz jabetzeko epeak kontatzen hasiko dira funtzionarioak duen baimena edo lizentzia bukatzen denean, halakorik baldin badu.

3. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Iruñean, 2009ko ekainaren 5ean.-Justiziako zuzendari nagusia, Roberto Rubio Torrano.

Iragarkiaren kodea: F0917333