75. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

234/2009 EBAZPENA, ekainaren 5ekoa, Justiziako zuzendari nagusiak emana, Iñaki Pradini Olazábal jauna, Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren Institutuko Patologia Zerbitzuko burua, kargutik kentzea xedatzen duena, berak eskatu baitu.

Justiziako Administrazioan sartzeari, hango lanpostuak betetzeari eta bertako funtzionarioen lanbide igoerari buruzko Erregelamenduaren 54.1 artikuluak xedatzen du lanpostu berezi baten titularrek uko egiten ahalko diotela lanpostuari, eskaera arrazoitua aurkeztuta, betiere lanpostu horretan gutxienez urtebete aritu baldin badira. Agindu hori aplikatuko zaie, orobat, lanpostu berezietan bitarteko gisa aritzen direnei.

Hori horrela, eta Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoek langileen arloan dituzten eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Iñaki Pradini Olazábal jauna, Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren Institutuko Patologia Zerbitzuko burua, kargutik kentzea xedatzea, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Ebazpen hau igortzea interesdunari, Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren Institutuari, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eta Justiziako Zerbitzu Juridiko-administratiboari.

3. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2009ko ekainaren 5ean.-Justiziako zuzendari nagusia, Roberto Rubio Torrano.

Iragarkiaren kodea: F0917334